top of page
MY BUTTON

Gure ingurunea zaintzea bizi kalitate ona izateko oinarrietako bat da. Munduan azken urteotan gertatzen ari diren katastrofe klimatikoen atzean zaborra botatzea, kontaminazioa eta kontsumo ez jasangarria daude. Beraz, gure mundua zaintzeko kanpainek eta legeek presentzia hartu dute gure gizartean. Horregatik, ikasleak honetaz jabetzeko kontrako jarrerak bultzatzen dituzten jarduerak planteatzea beharrezkoa da ezagutza eta trebetasun batzuk barneratzeko.

Helburu hauek lortzeko eta ondoren azalduko dugun arazoa konpondu ahal izateko, Donostiako Santa Maria ikastetxeko 6. mailako ikasleek, 2018-2019. ikasturteko lehenengo hiruhilabeteko ordu eta erdiko hiru saio erabiliko dituzte.

Arazoa eta helburua

Donostiako kaleetan egon ohi diren kale hezitzaileengandik  mezu kezkagarri bat jaso dugu. Donostiako gazteek elikadura ez osasungarri bat eramateaz gain, sortutako zaborra kaleetara botatzen dute birziklapenaren garrantziaz guztiz ahaztuta. Txoriek plastikoa janaritzat hartu eta jan egiten dute. Egoerak horrela jarraitzen badu aldaketa klimatikoa areagotuko da. Hiri handi batean bizi garenez garrantzitsua iruditzen zaigu elkarbizitzarako eta bizi-kalitatea ona izateko kaleak garbi mantentzea. Bestaldetik, osasuntsu egoteko ezinbestekoa da elikadura on bat jarraitzea. Horregatik, litxarrerien ordez elikagai osasungarrien kontsumo jasangarria sustatzen saiatuko gara. Honen helburua ikasleek egoera honen aurrean jarrera kritiko eta arduratsu bat hartzea eta elikadura osasuntsu bat bereganatzea izango da.

Eskolako testuingurua

Gure eskola txikia da eta Donostiako erdigunean kokatua dago. Nahiz eta ikasle kopurua txikia izan aniztasun handia dago. Egoera honek klaseko dinamika aberasten du eta elikadura mota ezberdinak ezagutzeko era ezin hobea iruditzen zaigu. Munduko herrialde ezberdinetako diferentziak, aztertzeko aukera izango dugu. Baliabide teknologikoei dagokionez nahiz eta eskola txikia izan baliabide ugari ditugu. Gurasoek, garrantzi handia eman diete IKTei eta asko inplikatu dira hauen erabilera martxan jartzeko. Diru asko inbertitu dute programa honetan eta horren ondorioz gelan arbela digitala, ordenagailu portatil propioa, classroom izeneko plataforma...ditugu eta gmail eta drive bezalako aplikazioak erabiltzen ditugu.  

Metodologia

Bakarkako metodologia honen  bitartez, ludikoki eta lehia sustatu gabe ikastea bultzatu nahi izan dugu. Hau da, hainbat jarduera diseinatu eta estekatu ditugu gure arazoaren larritasunaz konturatzeko eta honen aurkako hainbat neurriren berri izateko. Joku hauetako batzuek esperimentazioa sustatuko dute; zaborraren jardueran bezala. Kahootaren bitartez berriz, bakoitzak dituen aurre ezagutzak zein mailatakoak diren ikusi nahi izan dugu,lehiarik sustatu gabe.

 

3216 taldea - Maialen Ubiria, Ainara Unanue, Gartxot Unibaso, Patricia Urturi eta Leire Usandizaga

bottom of page