PLANETA ZAINTZEN,
GU ZAINTZEN
Santa Maria Ikastetxea 2018-2019
Konpetentziak
Hainbat dira seigarren mailako ikasleek lortu behar dituzten konpetentziak. Hauetako zenbait zeharkakoak dira, eta honegatik irakasgai guztietan lantzen dira inplizituki. Beste konpetentzia batzuk disziplina bakoitzari egokitzen zaizkio, eta irakasgai bakoitzeko helburuak markatzen laguntzen dute.
1. Komunikazioa garatzeko konpetentzia
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea da, komunikazio egokiak eta eraginkorrak egiteko egoera pertsonal, sozial eta akademikoetan.
2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia
Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza izatea da, ikasitakoa erabili eta beste testuinguru eta egoera batzuetara transferitzea, norberaren ikaskuntza autonomiaz antolatzeko.
3. Elkarrekin bizitzeko konpetentzia
Pertsonen arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-irizpideekin parte hartzea da, gainerako pertsonei aitortuz nork bere buruari aitortzen dizkion eskubideak eta betebeharrak, eta ekarpen bat egitea norberaren eta guztion onari.
4. Espiritu ekintzailerako konpetentzia
Ekimenez jardutea eta prozesu ekintzailea ausart eta eraginkor kudeatzea da egoera eta testuinguru pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan, ideiak ekintza bihur daitezen.
5. Norbera izaten ikasteko konpetentzia
Bizitzako hainbat egoera eta esparrutan norberari sortzen zaizkion sentimenduez eta pentsamenduez hausnartzea eta norberak egiten dituen ekintzez gogoeta egitea, eta, haiek sendotzea edo doitzea
1. Zientziarako konpetentzia
2. Konpetentzia sozial eta zibikoa