PLANETA ZAINTZEN,
GU ZAINTZEN
Santa Maria Ikastetxea 2018-2019
Helburu didaktikoak
Naturaren Zientzien arloa lagungarria da pentsamendu zientifikoaren garapenerako, eta haren ardatz nagusia behaketa eta esperimentazioa da. Honen baitan hainbat helburu planteatzen dira eta guk hauetako batzuk landuko ditugu prestatutako jardueren bitartez.
Etapako helburuak
1. Nork bere burua eta osasuna zaintzeko eta bizimodu osasungarria izateko jarrerak eta ohiturak garatzea, banakoei nahiz taldeei eragin diezaieketen arriskuak saihestuz.
2. Gizakiak ingurumenean izandako esku-hartzeen eragin batzuk aztertzea.
3. Lur planeta babesteak eta errespetatzeak gure bizitzarako nahiz etorkizuneko belaunaldientzat duen garrantziaz jabetzeko.
2. zikloko
eduki komunak
1. Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea, ulertzea eta berreskuratzea.
2. Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea
Arlo honetako edukiak
1. Eguneroko bizitzan baliabideekiko jarrera arduratsua izateko eta ingurumena hobetzeko jarduerak garatzeko estrategiak.
2. Elikadura osasuntsua eta orekatua.
3. Kontsumitzaileen osasunean eragiten duten produktuei buruzko informazioak aztertzeko eta jasotzeko jarraibideak: egite-data, iraungitze-data, kontsumorako kontuan hartu beharrekoak.
4. Pertsonen zainketak eta osasunak dimentsio soziala ere baduela eta pertsonak bizi diren inguruneko baldintza sozialek eta ekonomikoek hartan eragiten dutela ulertzea.